Berbalagun egitasmoaren baitan, talo-ikastaroa antolatu da otsailaren 28rako. Ikastaroa Lezamako baserri batean egingo da, eta taloa egiten ikasteaz gainera, dastatu ere egingo dute. Ekintza 11:30ean hasiko da, eta lekuaren helbidea watxappez bidaliko da. Informazio gehiagorako eta izena emateko, 747 447 579 telefono-zenbakira deitu daiteke, edo berbalagun.txorierri@gmail.com helbidera idatzi.
Txapelketa otsailaren 28an, 15:30etik aurrera egingo dute eskolan, eta bertan parte hartzeko, taldea osatu behar da ikaskideekin, lagunekin edo senideekin. Parte-hartzaileek izena ipini behar diote taldeari eta abesti bat aukeratu behar dute. Izena ematea otsailaren 20 baino lehenago egin behar da formulario honen bidez.
Zutunik! Larrabetzuko talde feministak Eskola Feminista antolatu du bigarren aldiz. Gizarte-sareetan azaldu dutenez, gaurkotasun handiko gaiak prestatu dituzte eta ekintzetan lehen mailako hizlariek hartuko dute parte. Ekintzak gaurtik, urtarrilak 28, apirilaren 29ra bitartean izango dira.