Talo-ikastaroa antolatu dute berbalagunek

Aikor aldizkaria 2025ko ots. 20a, 13:06

a: Wikimedia

Berbalagun egitasmoaren baitan, talo-ikastaroa antolatu da otsailaren 28rako. Ikastaroa Lezamako baserri batean egingo da, eta taloa egiten ikasteaz gainera, dastatu ere egingo dute. Ekintza 11:30ean hasiko da, eta lekuaren helbidea watxappez bidaliko da. Informazio gehiagorako eta izena emateko, 747 447 579 telefono-zenbakira deitu daiteke, edo berbalagun.txorierri@gmail.com helbidera idatzi.