Playback txapelketa antolatu du Lezamako gurasoen elkarteak Inauterietarako

Aikor aldizkaria 2025ko ots. 5a, 13:29

Txapelketa otsailaren 28an, 15:30etik aurrera egingo dute eskolan, eta bertan parte hartzeko, taldea osatu behar da ikaskideekin, lagunekin edo senideekin. Parte-hartzaileek izena ipini behar diote taldeari eta abesti bat aukeratu behar dute. Izena ematea otsailaren 20 baino lehenago egin behar da formulario honen bidez.