"Korrikaren 15.urteurrenean, berriro ere Derion izan genuen" EING?!!

Aikor aldizkaria 2007ko api. 26a, 13:38
Gutun hau Ziortza Sanzek idatzi du.
Deriotik Korrika pasatu baino ez zen egin, antza. Orduan, Tximintx euskara alkartekoek ez zuten hitzaldia antolatu, Graffitigileek ez zuten "heldu euskarari" graffitia egin, Lainomendi dantza taldekoek ez zuten umeen peto tailerra egin, Arte Urbano hip-hop elkartekoek ez zituzten, besteak beste, euskara zein korrika laguntzeko kantarik sortu, ezta kontzertutxurik eman ere, Txapela herriko tabernakoek ez zuten txokolaterik prestatu, Santzoka gazte taldekoek ez zuten txalaparta jo, Txoriberri kultur elkartekoek ez zuten txitxiburduntzia egin, Txepetxa aek-ko euskaltegikoek ez zuten ezer antolatu...; eta Derioko herritarrok ez ginen elkarrekin gustora egon, ezta euripean korrikaren zain poz-pozik ibili ere, ez genion euskararen lekukoa elkarri pasatu... Laburbilduz, Deriotik Korrika pasatu baino ez zen egin. Hori baino ez baita aipatzen Derioko Udalak herria "informatzeko" hilabetero banatzen duen "aldizkarian"; baina horixe al da herria informatzea? Eskerrik asko Tximintx, Arte Urbano, graffitigileak, Lainomendi, Txoriberri, Txapela, Santzoka, Txepetxa, Aek, Udala, Danerik Paraje, tabernariak, enpresak, Eskola, Politeknika...; eskerrik asko Derio, Korrika 15 honetan (27. urteurrena), elkarrekin igarotako momentuengatik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).