Mende bat Txorierri euskaldunean: zer aldatu da?

Erabiltzailearen aurpegia Txerra Rodriguez aza 13 Txorierri

Zelakoa zen euskararen egoera Txorierrin 1926an? Datu askorik ez dugu, baina esan genezake labur zurrean eta ñabardura asko eginda, Txorierri orain dela 100 urte euskararen arnasgunea zela (seguruenik ez arnasgune betea, baina euskararen transmisioa eta sozializazioa hein handi batean bermatuta zegoen herri eta auzo guztietan).