2025 abe 11 Txorierri
Gure ziklo menstruala osasuntsua den ala ez jakiteko, lehenengo eta behin zikloaren helburua eta faseak ulertu behar dira. Hau aurreko artikuluan ikusi genuen, baina gogoratzeko: ziklo menstrualaren helburua obulazioa da, hau da, folikulu baten apurketa. Horretarako, zikloaren lehenengo egunetik, folikuluak heldu egiten dira Fase Folikularrean eta horietariko bat apurtu egiten da. Ondoren, gorputz luteoa sortzen da eta Fase Luteoan sartzen gara 12 egunez gutxienez.