Berart Gartzia (Zamudio), Ager Garai (Maruri), Gorka Argaluza (Laukiz), Isemene Pellejero (Mungia), Mikel Muruaga (Laukiz)
Aramu taldea 2023an sortu zen Marurin. Bertako baxu-jotzailea eta ahotsa da Berart Gartzia zamudioztarra. Ostabe zu izeneko diskoaren sorkuntza prozesua amaitu ondoren, 2024ko Gaztea Iratiko Maketa Lehiaketan eman zuten izena. Entzule Saria lortu zuten eta guzti. Sorkuntza prozesuari eskaintzen diote tarterik handiena. Pop-rock eta post-punk estiloen arteko doinuak nahasten dituzte beraien musikan. Hala ere, kontzertuak ematea gustuko dute eta orain arteko bidea jarraitu nahi dute.
Entzun: Instagram · Spotify · Youtube
Eñaut Madariaga (Zamudio), Koldo Álvarez (Lezama) eta Mungialdeko Jon Agirre, Gorka Argaluza, Julen Gorordo, Ager Garay, Iker Larrauri, Aitor Arbulu, Oier Arrien, Bittor Muniozguren, Enaitz Elorduy, Antton Garai, Ian Olazar
Beste ideia bikain asko bezala, 2023an kuadrillako bazkari batetik ateratarako taldea da Berakatz. Gitarra batekin eta zazpi ahotseekin hasi ziren, eta gaur egun bi gitarrek, akordeoi batek, kajoi batek eta biolin batek osatzen dute taldea, abeslariekin batera. Taldearen helburua euskal kultura kantuz bizirik iraunaraztea da, eta horretarako, euskal kantak herriz herri abesten dituzte. Taldeak abesti propiorik ez duen arren, abesti batzuei beraien ukitua ematen diete.
Entzun: Instagram · TikTok · Youtube

Berart Gartzia Gezuraga piano-jotzailea da, lau urterekin hasi zen pianoa jotzen. Nahiz eta musika klasikoko ikasketa egin dituen, musika modernoan eta jazzean oinarri duten horietan ere formatu da. Taldetxoentzat, koruentzat edota bestelako ekitaldietan eskain- tzen ditu kontzertuak, aurretiaz prestatzen ditu partiturak etxean. Adibidez, 2021ean, Zamudioko Kamara Koralarentzat armonizatutako Gabonak Kantari diskoan parte hartu zuen. Bestelako doinuak frogatzeko prest dago.
Entzun: Instagram
1996an, Zamudioko Guraso Elkarteko kide batzuen ekimenez, Bertoko musika tresnen elkartea izenarekin sortu zen gaur Bertoko bezala ezagutzen dugun taldea. Euskal musika tresnak eta kantak bertan irakasteaz gain, hasiera-hasieratik musika kalera ateratzea izan dute helburu. 1997ko Pazko jaietan egin zuten jendaurreko lehen emanaldia, Zamudioko plazan, eta ordutik geratu barik dabiltzate herriko jai eta ospakizunetan. Egun, 5 urtetatik hasi eta 75etik gorako taldekideak dituzte.
Entzun: Facebook · Instagram · Youtube
Aitor Zarate (Zamudio), Jaime Gardoqui (Zamudio), Jose Ignacio Hidalgo (Zamudio) eta Juan Isidro Idalgo (Zamudio)
Broken Izotz rock taldea 2016an sortu zen. Batzuetan gertatzen den bezala, taldeko hiru kide 2011n sortutako Ke4 taldetik etorri ziren. 2023. urtean Kantatzen izeneko diskoa argitaratu zuten, euskarazko bederatzi kantu propioekin. Kontzertuetan, kantu propioez gain, 80ko eta 90eko hamarkadetako pop-rock bertsioak eta berriagoak jotzen dituzte: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Gaur egun, batez ere Bizkaian eskaintzen dituzte kontzertuak, jaietan zein tabernetan.
Alain Beaskoetxea (Derio) Alain Martin Txopis (Bilbao), Eder Olivencia (Bilbao), Eneko Zabala (Leioa) eta Nekane Crespo (Bilbao)
Cruce De Miradas taldea 2019an sortu zen, Txopisek hainbat abesti zituen sortuta eta horiek jotzeko musikarien bila hasi zenean. Elkar ezagutzeko eta taldeari forma emateko hilabete batzuen ostean, urte bereko Derioko jaietan igo ziren oholtzara lehen aldiz. Laster kaleratu zuten beraien lehen diskoa, Sueños locos izenekoa. Gero, 2023an, bost abestiz osatutako Deseos diskoa argitaratu zuten. Hain zuzen, gaur egun, beste lan baterako abestiak sortzen dabiltza.
Danel Arteaga gaur egungo musika industrian bere lekua aurkitzen ari den artista da, “sinpletasunaren eta zintzotasunaren aldeko apustua egiten duena, bere soinua oinarri gisa izanez”. Bere musika esperientzia pertsonaletik sortzen du, benetako emozioak transmititzeko eta entzuten duenarekin zuzenean konektatzeko asmo argiarekin. Estilo zintzo eta hurbilaz, bere bide artistikoari hasiera eman dio, egungo eszenaren barruan benetako proposamenekin lekua eginez.
Entzun: Instagram · Spotify · Tik Tok · Youtube

Aritz Albaizar (Larrabetzu), David Carmona (Larrabetzu), Iban Oleagoitia (Larrabetzu), Mikel Ors (Lezama), Xabi Oleagoitia (Larrabetzu), Eli Gerediaga (Gernika) eta Esti Blanca (Algorta)
2021ean sortutako taldea da Eguen Bakoitiak. Hala ere, ez zen 2025era arte izan jende aurrean lehen emanaldiak ematen hasi zirenean. Larrabetzuko eta Lezamako partaideak dira nagusi, eta inguruko herrietakoek ere parte hartzen dute. Denek ezagutzen dituzten abesti klasikoak jotzen dituzte kontzertuetan, rock eta beste estilo batzuetako abestien bertsioak egiten dituzte, momentuz behintzat, euskaraz zein erdaraz.
Entzun: Instagram

Lezamako Alberto Olabarrieta, Ana Pascual, Antxiñe Gorbea, Bea Petralanda, Benito Gorbea, Felix Lopez, Fernando Olabarrieta, Ines Pico, Iñaki Arretxabaleta, Jabi Ureta, Joni Erkiaga, Karmele Buldiain, Kepa Hernandez, Loli Portillo, Maite Etxebarria, Marta Izquierdo, Mertxe Petralanda, Patri Serrano, Pedro Mª Aburto, Pili Gorbea, Pili Larraskitu eta Txema Pico, Enkarni Barranco (Larrabetzu) eta inguruko herrietako beste hainbat lagun
Lezamako Ekidazu Abesbatza 2001eko udaberrian sortu zen, Zorrizketan Euskara Elkarteko kide batzuen ekimenez. Beraz, 25 urte betetzen ditu aurten. Bidean hamaika emanaldi eskaini dituzte Bizkaiko zein Euskal Herriko herrietan, zerrenda amaigabea dute. Hala ere, ibilbide luze eta oparoan duten arren, ez dute inoiz diskorik kaleratu, baina oso aktibo jarraitzen dute, herriko hainbat ekitalditan parte hartzen dute. Horrez gain, esperientzia aberasgarriak izan dituzte, tartean nazioartekoak ere.
Entzun: www.ekidazuabesbatza.eus
Musikarekin lotutako edozertan aritu da Gaizka Peñafiel: irakaskuntza, argazkilaritza… Musikagintzari dagokionez, lehen aukera 2002an heldu zitzaion, herriko jaietako kanta plazaratu zuen, Lezamako Andra Mariak. Gero, Mikel Zarateri egindako omenaldia zela eta, Ekidazu diskoa kaleratu zuen propio sortutako bi kantekin. Erronkarik handiena 2011n heldu zitzaion, lehen bakarkako disko luzearekin: hamar abestiz osatutako Lagunartean. Horrez gain, hainbat kolaborazio egin ditu, azkena Goazen telesailarekin.
Entzun: Instagram · Spotify · Youtube · www.gaizkapenafiel.com

Lander Bilbao (Larrabetzu), Gotzon Barandiaran (Larrabetzu), Urdin Baraiazarra (Larrabetzu), Uxue Garcia (Loiu), Mariana Blanco (Bilbo) eta Rafa Rueda (Mungia)
2024ko maiatzaren 3an argitaratu zuen Gotzon Barandiaranek Galbahea poema liburua. Hari horretatik tiraka, poemak abesti bihurtu zituzten Larrabetzun, eta gerora, Galbahe talde bilakatu Uxue Garcia eta Mariana Blanco musikariekin eta Rafa Rueda bezalako kantugileekin. Kantuek ikusentzuleengandik jaso zuten erantzunak hauspoturik, grabatzea erabaki zuten. Hamaika abestiz osatutako Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko diskoa kaleratu zuten 2025ean, eta zuzenekoak eman dituzte ordutik.
Entzun: www.gotzonba.eus
Derioko Elaia Garitagoitia, Izar Garitagoitia eta Maider Fernández. Larrabetzuko Amaiur Imaz, Ixone Itziar, Lide Isasi, Maialen Azkueta, Paul Burgos eta Siena Mosquera. Lezamako Aisha Castillo, Aiara Etxarri, Aratz Hormaetxe, Ariane Fernández, Enaitz Alonso, Garazi Hormaetxe, Irati Baña, Izaro Alonso, June Cruz, June Zabala, Katixa Lasa, Larraitz Sagastigordia, Maddi Zabala, Matxalen Lekerika, Nahia Oleagordia, Nerea Abia, Oinatz Sagastigordia, Urki Lasa eta Zamudioko Izaro Arteaga
Larrabetzuko Izar Argia abesbatza gazteen abesbatza da, herriko musika eskolatik abiatutakoa duela 30 urte baino gehiagotik. Abesbatza 11 eta 20 urte bitarteko gazte koralistek osatzen dute. Ez bakarrik larrabetzukoek, baita inguruko herrietako gazteek ere, bailarako ordezkaritza zabala daukate. Abesbatzen musika koral klasikoaz gain, bestelako hainbat estilo ere jorratzen dituzte beraien emanaldietan, esate baterako, pop, rock eta folk abestiak ere lantzen dituzte.
Entzun: Youtube
Andoni Pit (Lezama), Josu Tolín (Loiu), Urko Aurrekoetxea (Sondika) eta Jose Sagarduy (Castro)
Laguna Crush 2024an Txorierriko lau musikarik osatutako rock alternatiboko banda da. Kideek esperientzia daukate euskal panoramako beste talde batzuetan, adibidez, Midnight Road, Holly Brandy, Perroloco, Sakatu, Etsaieroak… Hain zuzen ere, Foo Fighters, Royal Blood, Berri Txarrak edota Extremoduro bezalako taldeen soinutik edaten du bere proposamenak, baina beti nortasun propioa bilatuz. Dagoeneko hiru kanta propio kaleratu dituzte beraien estudioko lehen lanerako.
Entzun: Instagram · Spotify · Youtube
Asier Bikario (Lezama), Javi Gallego (Santurtzi), Jorge Cobelo (Bilbo), Rober Mellid (Bilbo) eta Sergio Robredo (Mungia)
Kartzarot taldea 1989an sortu zen eta lehen etapan hiru maketa grabatu zituzten. 1999an taldea banatu egin zen, baina Lezaman bost abestiko ezusteko kontzertu bat ematearen aitzakiarekin elkartu ziren berriro 2013an. Hard Rock eta heavy doinuetatik atera barik, bestelako doinuak aurkitu dituzte. Aurretik grabatu barik geratutako abestiak eta sormen berriekin beste hiru disko kaleratu dituzte, azkena 2026an: From the silence. Azken emaitzaren aurkezpen biran daude murgilduta.
Jorge Franco (Derio), Xabier Oleagoitia (Larrabetzu), Eduardo Revilla (Matiena) eta Igor Uruburu (Abadiño)
Korroxion 2001. urtean sortutako punk rock taldea da. 2005etik ematen dituzten kontzertuak eta bidean dagoeneko hiru disko autoekoitzi dituzte: Bajo el yugo (2007), 750gr (2012) eta Mundo sangrante (2024). Ordutik zarata egiten jarraitzen dute hasierako gordintasun, zintzotasun eta amorru berdiñegaz. Taldearen soinua zuzena eta korroxiboa da, gitarra doinu gogorrak, letra gordinak eta jarrera inkonformista erakusten dituzte.
Entzun: Instagram
Alatz Barrena (Zamudio), Ekaitz Askasibar (Zamudio), Eneritz Basaras (Derio), Oier Bravo (Sondika) eta Ander Aristondo (Bilbo)
Matxinada talde txorierritarra 2018an sortu zen, besteak beste, Zamudio, Derio edota Sondikako bizilagunek osatzen dute. Ia 10 urtera doan ibilbidean, bi EP landu dituzte: Topa (2021) eta Gauero Lez (2024). 2025ean, ordea, birsortu egin ziren, euskal musika eta kultura herrikoiaren inguruko ikerketa proiektu artisko bat garatzeko. Euskal musika herrikoia dute oinarri, baina rave mugimenduko doinuekin ere uztartzen dituzte. Adibide modura, erreferente dituzte Oskorri eta Hemendik At.
Larrabetzuko Joseba Ortuzar, Julen Martinez, Lander Bilbao, Peru Berazategi, Urdin Baraiazarra eta Aratz Astobieta (Loiu)
2018an sortu zuten larrabetzuarrek Mixerabliak taldea Aratz Astobieta loiuztarrarekin batera. 6-7 abesti argitaratu dituzte eta rock eta country folk doinuak dira nagusi beraien kantetan. Hain zuzen ere, influentzia handia daukate Jonhy Cash edota Willie Nelson bezalako musikari estatubatuarrengandik. Hala ere, bertako errefereteak ere badituzte: Ruper Ordorika, Niko etxeart eta Akelarre. Gaur egun aktibo daude eta herrietako jaietan, tabernetan zein ekitaldietan eskaintzen dituzte kontzertuak.
Entzun: Instagram · Facebook · Youtube
Victor Villamor (Asua-Erandio), Aingeru Gorrotxategi (Barakaldo), Diego de Isusi (Urduliz) eta Jon Montanchez (Gorliz)
Motelak taldea 2021eko amaieran sortu zen Jon, Diego eta Victor elkartzean. Indie eta pop-rock doinuak uztartzen dituzten beraien musikan. 2024an soinu plataforma ezberdinetan lehenengo albuma eskuragarri jarri zuten: sei abestiz osatutako Motela diskoa. 2025. urtean beste grabaketa bat egin zuten lau kantako Zuloak zenbatzen lana. Hala ere, oraindik kontzertuak ematen jarraitzen dute, Aingeru Gorrotxategi eta Ane de Isusiren aldizkako kolaborazioekin.
Entzun: Instagram · Spotify · Youtube

Ainhize Renedo (Zamudio), Enaitz Alonso (Lezama), Oihart Arrizubieta (Zamudio), Saioa Gomez (Sondika) eta Unax Guerrero (Zamudio)
Musika txoroak talde txorierritarra 2024. urtean sortu zuten Lezama, Sondika eta Zamudioko gazteek. Hain zuzen ere, taldea handitzen joan da azken urteetan gaur egungo egokitura arte. Herriko abestiak jotzen dituzte trikitixa zein panderoekin. Txorierriko bailarako hainbat ospakizun zein ekitalditan parte hartzen dute, jai giroak beraien musikarekin girotuz. Askotan ez da behar trikitixa eta panderoak baino gehiago giroa sortzeko.
Entzun: Instagram
Agustín Pérez (Larrabetzu) eta Sabin Gorostidi (Trapaga)
2001ean ezagutu ziren taldekideak, baina 2011ra arte ez zuten taldea sortu. 2013an eman zuten lehen kontzertua. Orain arte hiru lan argitaratu dituzte, eta hurrengo urtean laugarrena atera nahi dute azken Larrugorritan diskoaren jarraipena izatea nahi dutena. Hasieran, estilo sailkaezineko abentura poetiko-musikal gisa planteatu zuten, baina punk-rock eklektikoa dute oinarri.
Entzun: Bandcamp · Facebook · Instagram · Spotify · Tik Tok · Youtube · feriakoumea.wordpress.com

Olague abesbatza Sondikan jaio zen 1964an eta koru musikari eskainitako ibilbide luzea dauka. Bere errepertorioa askotarikoa da, mota guztietako musika generoak abesten dituzte: erlijio abestiak, habanera herrikoiak, polifoniak, euskal kantak… Ahots larrien taldea da eta gaur egun 21 kide ditu. Hainbat zuzendarik zuzendu dute abesbatza, eta 2024. urtetik aurrera Eduardo Lopez da egungo arduradun nagusia.
Iñaki Bilbao (Erandio), Jesus Basterra (Sondika), Daniel Pastor (Bilbo/Jaen) Janire Medi (Bilbo) eta Javier Gutiérrez (Bilbo)
Iaz sortu zuten Oroat taldea Javier Gutierrezek, Janire Medik eta Iñaki Bilbaok. Aurten, Jesus Basterra eta Daniel Pastor taldean sartu dira. Euskal pop musika jorratzen dute, folk edota amerikana soinuak uztartuz. Ken Zazpi, Bonny Light Horseman, Izaro edota Izaki Gardenak bezalako artistak dituzte erreferente. 2025eko abenduan, lehen abestia argitaratu zuten, Nire aberria eta 2026ko martxoan, bigarrena, Bizitzako trena. Hain zuzen, aurten atera nahi dute beraien lehen lan luzea: Maskarak fuera!.

Antxon Intxaurtza (Lezama) eta Mario Fraile (Lezama)
Lezaman sortutako hip hop urbano estiloko taldea da Pueblo 54, eta Antxon Intxaurza eta Mario Fraile lezamarrek osatzen dute. Orain dela 8-9 urte hasi ziren musika egiten eta zenbait kontzertu eman dituzte azken urteetan, besteak beste, Lezamako jaietan edota Sondikako Inauterietan. Hainbat genero ezberdin jorratzen dituzte beraien emanaldietan.
Entzun: Instagram

Arkaitz Ducay (Sondika), Iker Ibarluzea (Derio), Patxi Barrutia (Sondika), Aimar Gambra (Erandio), Ainhoa Gallego (Algorta), Ane Zugaza (Bilbo), Iker Vasallo (Bilbo), Itxaro Liendro (Bilbo), Mikel Iglesias (Algorta) eta Xabier Derteano (Arrigorriaga)
Sakatu Elektrotxaranga 2014an sortu zen Euskal Herri osoko plazak eta kaleak dantzan ipintzeko asmoz. Esan eta egin, herri gutxi dira oraindik bertan jo ez dituztenak. Bidean parte hartzaile eta kolaboratzaile asko izan dituzte, gaur egungo egitura arte. Piperrak, Kortatu edota Eskorbutoren bertsioak egiten hasi arren, urteen poderioz estilo ezberdin asko jorratzen dituzte gaur egungo estiloetara moldatuz: punk, ska, reggae, reggaeton, dancehall, techno, elektronikoa..
Entzun: Instagram

Taberna Ibiltariak 2000. urtean eman zituen bere lehendabiziko pausoak, hau da, aurten 26 urte betetzen dituzte. Ibilbide luzean bi disko argitaratu dituzte eta Euskal Herri luze eta zabaleko hamaika herritan jo. Horrez gain, Madrilen, Bartzelonan, Irlandan edota Boisen ere jo dute. Lezamak izan ezik, Txorierriko herri guztiek dute ordezkariren bat taldean eta inguruko beste herri batzuetako partaideek osatzen dute taldea. Euskal musika dute ardatz, atzokoa eta gaurkoa.
Entzun: Youtube

Txuma Olague abesbatza 1988an sortu zen Sondikako Gaztedia kultura elkartea bezala. 1995ean, Txuma Olague sortzailea hil zenean, bere izena hartu zuen. Abesbatzak Sondikan eta Txorierrin antolatutako ekintza kultural guztietan parte hartu du Euskal Herriko musika eta kultura hedatuz. Mota askotako musikak osatzen dute bere abesti bilduma: musika erlijiosoa zein profanoa, Euskal Herriko musika tradizionala zein modernoa, habanerak eta espiritual beltzak. Gaur egun 26 ahots nahasik osatzen dute abesbatza.

Zamudioko Amagoia Guezuraga, Ana Del Río, Izaro Zuazo, Lucia Marcos, Mónica Canales, Mónica Gómez eta Onintze Matías. Derioko Ainhoa Llorden, Amaya Milara, Beatriz Oporto, Fátima Raya, Olatz Begoña eta Vicky Abregu. Sondikako Natalia Zapatero eta Zuriñe Niembro. Iratxe Gezuraga zamudioztarrak zuzenduta
Zamudioko Kamara Korala 1987. urtean jaio zen. Bere ibilbide luzean bi lan luze argitaratu dituzte: Zilarrezko doinuak eta Gabonak kantari. Lehendabizikoa 25. Urteurrenean kaleratu zuten. Gaur egun, abesbatza 15 ahots zuri helduk osatzen dute, Berart Gartzia Gezuraga pianistak lagunduta. Zamudiorekin konprometituta, Kamara Koralak aktiboki parte hartzen du herriko bizitzan, baserrietan, herriko jaietan edo Olentzero egunean abestea bezalako tradizio maitagarriak zainduz.
Entzun: Facebook · Instagram · Youtube

Zamudioko Adirane Azcuna, Beñat Fernández, Entzia Ziordia, Gorka González, Izadi Renteria, Karle Marugay, Nahia Ayala, Oihane Dominguez, Sare Lekerika, Ane Olivares (Etxebarri) eta Berart Gartzia zuzendaria
2023an hasi zuen Zoli Abesbatzak bere bidea, herriko umeekin batera. Urtero hainbat ekitaldi eta irteera ospatzen dituzte eta artista askorekin eszenatokia konpartitu ere. Barikuro batzen dira Zamudioko kultur etxean datozen proiektuak prestatzeko: Egun Korala (Lezaman), Pazko Jaiak (Zamudion), EiBilbao (Miribillan) eta Korukiri (2027-Euskaldunan). Hainbat hizkuntzetan abesten dute, gaztelaniazko pop kanta klasikoetatik Afrikako kanta tradizionalak arte.
Entzun: Instagram