Gorputzetik harago

Aikor aldizkaria 2014ko urt. 27a, 14:44
Gizakiok ez gara gorputza bakarrik, osotasun bat gara. Gorputza ez ezik, pen-tsamentuak eta emozinoak be badira osotasun horren parte. Hori da, hain zu-zen, Homeoterapia Spagyrikoaren oinarria. Karmele Aurrekoetxea aditua da medikuntza mota horretan, eta argibideak emon deuskuz hori guztia hobeto ezagutzeko. Argi itxi deusku ez dela medikuntza alternatiboa, Mendebaldeko medikuntza tradizionalean ditualako zuztarrak. “Hipokratesagaz sortu zan, kristinautasuna baino bost mende lehenago”. Grezia Zaharreko medikuaren arabera, metodo bi baziran jentea osatzeko. Aurkarien medikuntzea zan bata. “Hau da, nekaturik bagagoz, atseden hartzea; hotz bagara, erropea janztea...”. Eta bestea, antzekoen metodoa. “Substantzia batek gaixotasunik sortzen badau, substantzia hori, dosi txikietan erabiliz, gaixotasuna osatzeko gauza izango da. Indarra emoten deu-tso gorputzari, zuzendu beharrekoa zuzendu daian”. Juan Carlos Aviles medi-kua Hipokratesen bigarren teoria horretan oinarritu zan, eta Homeoterapia Spagyrikoa sortu eban. “Energia bat daukagu bizidun guztiok, esentzia bat, baina beste zati bat be ba-daukagu, toxikoa dana. Toxiko horrek sortzen dau gaixotasuna”, azaldu deusku Karmelek. “Landarek be badaukez esentzia bat eta toxiko bat, eta Spagyriak banandu egiten ditu bata eta bestea, eta esentzia bakarrik daukan botikea sortzen dau”. Besteak beste, landareak, gatz bioinorganikoak eta meta-lak erabilten dira botikak egiteko. Gorputzak onartzeko moduko dosi txikietan hartzen dira halakoak. “Medikuntza konbentzionaleko botikek askoz dosi han-diagoak daukiez eta gorputzak oso lan handia egin behar dau, hareek txiki-tzeko eta, era horretan, onartu ahal izateko”. Homeoterapia Spagyrikoan erabi-litako botikak egiteko, hamabi hilabeteko prozesu bat garatu behar da, denpora tarte hori emoten dalako toxikoa landaretatik edo gatzetik kentzeko. Hasikeran aitaturiko hiru atalak (gorputza, pentsamentuak eta emozinoak) al-karri eragiten ibilten dira denpora guztian, eta, bat txarto badago, gaixotasuna sortu leike. “Esaterako, sabeleko minak hasarrea ekarri leikizu; eta hasarre edo estresauta egoteak, sabeleko mina”. Gaixotasuna aitatu dogu, baina, egia esa-teko, Homeoterapia Spagyrikoaren arabera, ez dago gaixotasunik, persona gai-xoak baino. “Bakotxak bere erara eroaten dauelako gaixotasuna, eta ondorioz modu indibidualean tratatu behar dalako”. Esan beharra dago, halan be, Homeoterapia Spagyrikoa erabilten dabenak ez dagozala medikuntza konbentzionalaren aurka. Onartzen ditue haren aurrera-penak, eta biak bateragarriak izan leitekezala uste dabe. “Batzuetan ezinbeste-koa da medikuntza konbentzionalaren tratamentuak hartzea, eta Spagyriak la-gundu ahal izango deusku halako tratamentuek ixten deuskuen pozoia gorpu-tzetik ateraten. Organuak garbitu eta elikatu egiten dira, euren beharra egiten jarraitu daien”. “Anti” Non dago hausturea, ba? “Antibiotiko batek aurrera atera leike bizitza bat. Eta oso kalentura handirik badago, hartu egin beharko da zerbait. Baina galderea da: zein neurritan hartu behar dira? Kalenturea, adibidez, gure organismoak sortzen dauen defentsea da. Badira bakterio batzuk 38 gradutan ezin diranak ugaldu, eta ondorioz hil egiten diranak. Baina 36 gradutara jeisten badogu su-karra, bakterio horreek ugaldu egingo dira”. Beste alde batetik, Derioko medikuak azpimarratu deusku medikuntza konben-tzionalean erabilten diran botika guztiak edo gehienak “anti” dirala: antiinfla-matorioak, antitermikoak, beherakoaren kontrakoak, antidepresiboak... Eta gai-xoak gero eta kronikoagoak dirala. “Min euki ezkero, ibuprofenoa hartzen dogu lasaitzeko. Baina min hori gero eta kronikoagoa egiten da, geure gorputzari ez deutsagulako ixten mina kentzeko jarraitu behar deutsan bidetik joaten”. Karmeleren esanetan, Homeoterapia Spagyrikoa baliagarria da edozein gaixo-tasun tratetako, eta edozein personak hartu leike. Botikak naturalak dira, eta ez dauke toxikorik, ez albo-ondoriorik. “Ea garestia dan? Ba, hori zeure osasunari ipinten deutsazun prezioaren araberakoa da. Medikuntza konbentzionalean erabilten diran botikak be garestiak dira, baina gu ez gara konturatzen horretaz, zati txiki bat bakarrik ordaintzen dogulako”. Haren ustez, Homeoterapia Spagyrikoa eta haren botikak be egon beharko lirateke Segurantza Sozialaren barruan. Gure erritmotik kanpo Karmelek beti jardun gura izan dau medikuntzan. Baina karrerea amaitu eba-nean, konturatu zan berak ez zituala personak ulertzen medikuntza konbentzi-onalak ulertzen zituan moduan. “Personak osotasun bat bezala ulertzen ditut; ez zatika. Eta beste metodo batzuen bila abiatu nintzan orduan”. Hurbiletik ezagutu eban kasu baten bidez heldu zan Spagyriara. “Ume batek min eukan orpoan, eta arazoak zituan ondo zapaltzeko. Medikuek konponbide bat baino ez eutsien emon, ebakuntza egitea, baina gurasoek erabagi eben metodo hone-gaz saiatzea. Egun gitxitan joan jakon mina, eta barriro hasi zan ondo zapal-tzen”. Urteak daroaz medikuntza mota honetan jarduten, eta, esan deuskunez, gauzak asko aldatu dira bera hasi zanetik. “Lehen ez egoan ondo ikusita, baina jenteak gero eta kontzientziazino handiagoa hartu dau bere osasunaren alde, eta, gaur egun, medikuntza konbentzionaleko profesionalek be ez dabe hain eretxi gogo-rrik homoterapien gainean”. Medikuntza konbentzionaleko botikek gero eta gaixo kronikoagoak bihurtzen gaituela pentsaten dau. “Zenbat eta botika gehiago hartu, orduan eta pozoi ge-hiago. Eta gorputza pozoituta badago, askoz arinago sortzen da mina. Eta gero eta okerrago dago gorputza”. Horri jagokonez, aitatu deusku Homeoterapia Spagyria erabilten daben gaixo askok, min eukenek, tratamentu konbentzionala ixtea erabagi dabela eta dago-eneko ez daukela minik. “Ez dogu orokorrean hausnarketa egiten. Gura dogun bakarra da min edo traba egiten deuskuna ahalik eta lasterren kentzea ganetik, gure eginbeharrakaz jarraitu ahal izateko”. Egunerokotasunak eta betebeharrek oso azkar bizitzera behartzen gaituela aitatu deutsagu. “Baina arazoa da gure erritmotik kanpo bizi garala”, erantzun deusku berak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).