Babes ofizialeko 100 etxebizitza eraikiko dira Derion

Aikor aldizkaria 2006ko abe. 20a, 13:47
o Udalak hitzarmen bat sinatu zuen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailarekin azaroan. Hitzarmen horren bidez, Udalak Rementariñen, Ganbe Goikoan eta Aldekone Goikoan dituen lursailak Eusko Jaurlaritzari saldu dizkio. Bertan babes ofizialeko 100 etxebizitza (BOE) eraikiko dira: 24 Ganbe Goikoan, 53 Rementariñen eta 23 Aldekone Goikoan. Ganbe Goikoa eta Rementariñeko partzela aurten erosteko administrazio-izapideak martxan daude jadanik, eta eraikitze lanak datorren urtean hasiko dira. ETXEBIDEk 2008. urteko lehenengo hiru - hilekoan zozketatuko ditu eta Derion erroldatutakoek izango dute lehentasuna. Aldekone Goikoako partzela aurrerago erosiko da. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak 12.085.079 euro inbertituko ditu lanotan. Beste alde batetik, Udalak aztertuko du udalerrian hutsik dauden ekipamendu-partzelak alokairu sozialeko zuzkidura-lojamenduetarako erabil ote litezkeen.Udalak doan utziko lizkioke Eusko Jaurlaritzari, horrek alokatzeko zuzkidura-lojamenduetarako erabil ditzan. Udala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena beste aurrerapauso bat da etxebizitzaren udal planean. Ganbe Goikoan 160 etxebizitza tasatu eraikitzeak hasiera eman zion plan horri. Udalak etxebizitza horietatik 100 zozketatuko ditu urtarrilaren 13an, eta gainontzekoak geroago. Era berean, Rementariñe eta Aldekone Goikoan 225 babes ofizialeko etxebizitza egingo dira, sustapen pribatuaren ekimenez.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).