Abenduaren 29an, 18:30ean, truke azoka egingo dute Derioko gaztelekuan. Azoka horretan, jendeak aukera du erabiltzen ez dituen gauzez (CDak, arropa, bideojokoak, zertarako diren jakiten ez diren tramankuluak…) libratzeko eta, era berean, behar dituen gauzak eskuratzeko. Truke azokan parte hartu nahi duenak izena eman behar du 944540469 telefonoan.