Antzinako baserria, Txoriberri elkartearen eskutik

Aikor aldizkaria 2007ko urt. 9a, 15:04
Urtarrilaren 4tik 6ra bitartean “Baserritik herrira” erakusketa egin da Derioko Goiko Kaleko lonja batean, Txoriberri elkartearen ekimenez. Erakusketa honen helburua da herritarrei erakustea antzina zelako bizimodua egiten zen baserrietan. Erakusketa aretoko atetik sartu eta beste sasoi bateko etxe batera sartzeko aukera izan zuten hara joandako guztiek. Antolatzaileek baserrietan lehen izaten ziren gelak eta altzariak prestatu zituzten: beheko sua, logela eta hainbat eratako arasak, besteak beste. Horrezaz gainera, sukaldeko tresnak eta soroko erremintak ere ikusgai izan ziren erakusketan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).