Etxebizitza tasatuen zozketa, Derion

Aikor aldizkaria 2007ko urt. 10a, 13:07

Derioko Udalak Ganbegoikoa aldeko 100 etxebizitza tasatu zozketatuko ditu urtarrilaren 13an, goizeko 10etan, pilotalekuan. Zozketa etxebizitzaren udal planaren barruan dago. Ganbegoikoan 160 etxebizitza tasatu eraikitzeak hasiera eman zion plan horri. Udalak etxebizitza horietatik 100 urtarrilaren 13an (zapatua) zozketatuko ditu, eta gainerakoak, geroago. Etxebizitzekin batera garajea eta trastelekua ere zozketatuko dira. Zozketan 226 lagunek parte hartuko dute.