Urtarrilaren 10ean Bizkaiko Erakusleiho Txapelketaren sariak banatu ziren Euskalduna Jauregian. Merkataritza-Ganberak urtero antolatzen du txapelketa hori eta aurten 23. edizioa bete da.
Derioko Liliak Loradendak bigarren saria eskuratu zuen bertan. “Oso pozik gaude sariarekinâ€, esan digu Amaia Rementeriak, “Alde batetik, txapelketan 600 komertzio baino gehiagok parte hartu dutelako eta horien artean oso firma eta erakusleiho-dekoratzaile onak izan direlako. Eta beste alde batetik, oraingoa sari bat eskuratzen dugun bigarren aldia izan delako. Txapelketan hiru aldiz hartu dugu parteâ€.
Loradendako erakusleihoa apaintzeko, Benito Lertxundiren abesti baten bertsoak –“maite ditut, maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidaneanâ€- hartu dituzte oinarritzat. “Bizitzaren edozein egoeratara aplika daitekeen mezua da. Ikusten dugunaren azpian beti dago ezkutatuta zerbait miresgarria. Eta guk baso zati bat irudikatu nahi izan dugu: enborren artean iratxoak, txoriak… ezkutatuta agertzen diraâ€. Muntaian erabili dituzten enborrak pago-enborrak dira eta Nafarroatik ekarri dituzte.
Liliak loradendari lehenengo saria eman zioten txapelketaren aurreko edizioan, baina bigarrena ere atsegin handiz hartu dute aurten. “Irabazleen artean egote hutsarekin zoriontsuak gara. Gainera, lehenengo saria inportantea izango da, baina bigarrena ere garrantzi handikoa daâ€.