Tai Chi eta Taekwondo Txapelketak, Derion

Aikor aldizkaria 2007ko ots. 12a, 12:51

Martxoaren 3an, zapatuaz, Euskadiko Tai Chi Txapelketa egingo dute Derioko kiroldegian, Euskadiko Tai Chi Federazioak antolatuta. Txapelketa arratsaldeko 5etatik aurrera izango da, eta bertan 60 bat lagunek parte hartuko dute. Beste alde batetik, martxoaren 18an, domekaz, Bizkaiko Taekwondo-Teknika Txapelketa egongo da kiroldegian. Hori umeei zuzendutako lehiaketa da eta goizeko 10etan emango diote hasiera. Doyan gimnasioak antolatu du txapelketa.