Pasa den astean CIC bioGUNE Ikerkuntza Kooperatibo Zentroko Biologia Estruktural Unitatea inauguratu zuten Bizkaiko Teknologia-parkean; Derion, hain zuzen ere. Hori ikerketa-zentro biomedikorik aurreratuena da Estatu mailan, izan ere, bere ekipamenduan mikroskopio elektronikoak, erresonantzia magnetiko nuklearra eta X izpien difrakzioa sartu dira. Unitate berrian molekula mailako ikerkuntzak eta farmako berriak garatuko dituzte, minbiziari eta hainbat gaixotasunei aurre egiteko.