Kalejira eta dantza agerraldia, Derioko Inauterietan

Aikor aldizkaria 2007ko ots. 13a, 16:18
Otsailaren 16an, barikuaz, mozorroak nagusi izango dira Derioko kaleetan. Izan ere, egun horretan Inauteri Eguna antolatu du bertako Udalak, Lainomendi dantza taldea eta herri ikastetxearekin batera. Kalejirak hasiera emango dio Inauteri Egunari. Kalejira goizeko 11etan aterako da eskolatik, eta eguerdiko 12ak inguruan hainbat ekitaldi izango dira Herriko Plazan. Lainomendi taldeak dantza agerraldia eskainiko du frontoian arratsaldeko 6etan eta horren ostean, umeentzako berbena eta txokolatada egingo dituzte.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).