Ertzaintzak emakume bat zauritu du Derion

Aikor aldizkaria 2007ko ots. 15a, 22:39
Otsailaren 14an, asteazkena, iluntzeko 20:00etan Iñaki de Juanaren egoera salatzeko 30 bat lagun bildu ziren Derioko plazan. Handik lasterrera ertzaina plazan agertu eta bertan zeudenak sakabanatzeko agindu zuten. Jendeak alde egiten zuen bitartean, Ertzaintzak batuta zegoen pankarta bat hartu eta eroan egin zuen. Emakume bat, euregana hurbildu zen, pankarta berreskuratzeko asmoz. Une horretan ertzain batek samatik oratu, lurrera bota eta jo egin zuen, bere kideek apartatu zuten arte. Emakumea anbulantziaz ospitalera eraman zuten eta behaketan gaua pasatu ostean alta eman zioten. Ertzaintzak pankarta itzuli egin zuen ezer ofentsiborik ez zegoela esanez.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).