Joan den domekan V. ‘Bizikletaren Jaia†izan zen Derion. Ekitaldi hori Euskadi Txirrindularitzaren Fundazioak antolatzen du urtero eta gazteen artean bizikleta garraiobide moduan bultzatzea du helburu. Bizikletaren Jaian 1.800 lagun batu ziren eta euren artean, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta Miguel Indurain eta Claudio Chiapucci txirrindulariak izan ziren. Euskaltel-Euskadi eta Orbea Oreka-SDA taldeen txirrindulariek ere parte hartu zuten ekitaldian.