Habiak jarriko dituzte Derion

Aikor aldizkaria 2007ko ots. 28a, 14:24

Derioko Udalak Ganbe Goikoa auzoko hariztian habiak jartzeko ekitaldia antolatu du. Ekitaldia martxoaren 3an (zapatuz) izango da, eta Tokiko Agenda 21 kalera ateratzea du helburu. Nahiz eta beharrezkoa ez izan, partehartzaileek udaletxean izena ematea komeni da, habiak guztientzat egoteko. Ekitaldian parte hartzeko interesa dutenek San Isidro elizako atarian egon beharko dute goizeko 11etan.