Derioko Udalak 100 etxebizitza tasatu zozketatu zituen urtarrilean. Beitu herriko aldizkarian adierazitakoaren arabera, 100 pertsonak eskuratu zituzten etxebizitza tasatuak, eta pertsona horietatik 26k uko egin diete, prezioari garestiegia iritzita. Ondorioz, erreserban geratutako askok etxebizitza lortzeko aukera izan dute.
Etxebizitzak Ganbegoikoan egingo dituzte eta laster hasiko dira eraikitze lanak. Lanok 2009ko uztailean bukatzea espero dute.