Bihar Bertsolari Gazteen BBK sariketaren seigarren kanporaketa izango da 11:45ean Derioko Txorierri institutuan. Bertan Ipar Uribe eta Durangoko taldeek parte hartuko dute. Txapelketa BBK-k, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatu dute.