XXXVIII. Derioko Udako Euskal Ikastaroa

Aikor aldizkaria 2007ko apirilaren 13a

Orain arte egin duen moduan, Labayru Ikastegiak Derioko Udako Euskal Ikastaroa antolatu du. Aurtengoa XXXVIII. izango da. Ikastaroa uztailaren 2tik 14ra bitartean egingo dute, eta trinkoa izango da: ikasleek egun osoz jardungo dute eta zapatu goizetan ere eskola egongo da. Labayruk euskararen gaineko hainbat ikastaro eskainiko ditu: alfabetatze mailak, goiko mailak, EGA, hobetze maila, bizkaiera lantzeko ikastaroa… Ikastaroak Derion izango dira, eta ikastaro bereziak –Itzulpen Eskola eta Administrazioko eta irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak (perfilak) prestatzekoa-, berriz, Bilboko egoitzan egingo dituzte. Informazio gehiago: 944 437 684 eta labayru.org.