Derioko Argazki Rallya, zapatuan

Aikor aldizkaria 2007ko api. 17a, 11:57

Zapatuan Derioko VII. Argazki Rallya izango da. Rallya Derioko Argazki Taldeak (DAT) antolatu du eta Danerik paraje! Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarte Profesionalak babesten du. Rallyari goizeko 10etan emango zaio hasiera kiroldegian, eta bertan argazkigintza gogoko duten guztiek parte hartu ahalko dute. Inskripzioak 3 € balio du, eta hori egitean, rallyaren gai-zerrenda, ibilbidea eta beharreko kontrol-argazkiak emango zaizkie partehartzaileei. Antolatzaileek 3 sari banatuko dituzte: 1. saria argazki-bildumarik onenari, 150 € + diploma; 2. saria argazkirik onenari, 100 € + diploma eta 3. saria argazkirik originalenari, 30 €ko bonua Danerik paraje! elkarteko komertzioetan gastatzeko + diploma. Informazio gehiago: www.datfotoderio.com.