Derioko Literatura tailerreko lagunek helduei zuzendutako hainbat ipuin idatzi dituzte ikasturtean zehar. Ipuin horietatik batzuk bildu, eta liburu batean argitaratuko dituzte. Liburua maiatzaren 31n aurkeztuko dute Larrabarri baserrian. Egun horretan helduei zuzendutako liburu-dastatzea ere antolatuko dute. Hori hurrengoan datza: liburu batzuen gaineko pistak emango dira, eta partehartzaileek liburuen izenak asmatu beharko dituzte.
Beste alde batetik, 15 urtetik 18urtera bitarteko gazteentzako liburu-dastatzea ere egingo dute ekainaren 1ean kiroldegian (lehengo kultura areto). Halaber, Rubik tailerra antolatuko dute bertan.