Derioko Udalak Hazi kantatzen diskoa aurkeztu du. Haurrentzako 12 abestik osatzen dute diskoa, eta horien artean 6 sehaska-kanta daude. Derioko eskola publikoko umeek eta Ipar-Alde abesbatzak ahotsa jarri diete abestiei, eta grabazioa Digital Siv enpresak egin du. Diskoak 3 eurotan salduko dituzte, eta biltzen den dirua UNICEF elkarteari emango zaio.