Tontxuk kontzertua eskainiko du Derion

Aikor aldizkaria 2007ko mai. 3a, 16:50
Tontxu kantautoreak kontzertu akustikoa eskainiko du maiatzaren 9an, eguaztenaz, Derioko Gurea Aretoan. Kontzertua arratsaldeko 20:30etik aurrera izango da, eta bertan bere ibilbideko abestirik berezienak errepasatuko ditu: Somos de Colores, Risk, Para tocar el cielo eta En el medio, haien artean. Bilboko kantautoreak sei lan ditu merkatuan, eta azkena –Cuerdas vocales y consonantes- 2005. urtean argitaratu zuen. Derioko Udalak 140 sarrera jarriko ditu salgai arratsalde honetan 10 eurotan, eta batzen den dirua ASPANOVAS Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango dio. Sarrerak udaletxean bertan eta Gurea Aretoan eros daitezke.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).