June Gonzalezek Espainiako Taekwondo Txapelketa irabazi du kadete mailan

Aikor aldizkaria 2007ko mai. 9a, 09:49

Joan den asteburuan Espainiako Taekwondo Txapelketa izan zen Bartzelonan, eta bertan Derioko Doyan gimnasioko June Gonzalezek eta Iñigo Galanek parte hartu zuten kadete mailan. Junek Espainiako Txapela lortu zuen pisu erdiastuna kategorian. Gazteak 14 urte ditu, eta Hungrian egingo duten Europako Taekwondo Txapelketan parte hartuko du ekainaren 6an, 7an eta 8an.