IX. “San isidro” Nazioarteko Xake Openean izena emateko epea bihar amaituko da

Aikor aldizkaria 2007ko maiatzaren 24a

Derioko Xake Taldeak “San Isidro” Nazioarteko Xake Opena antolatu du zapatuan. Openak IX. edizioa beteko du aurten eta horri goizeko 9:30etan emango diote hasiera kiroldegian. Orotara 27 sari banatuko dituzte. Izen-ematea bihar arte egin daiteke eta prezioak hurrengoak dira: arrunta, 15 €; Bizkaiko federatuak, 12 €; jubenilak eta beteranoak, 6 € eta Elo > 2300, doan. Dirua 2095/0126/20/9101074776 kontu korrontean sartu behar da eta izen-ematea www.derioxaketaldea.org webgunearen bidez egin daiteke, derioxaketeldea@gmail.com korreoko helbidera mezu bat bidalita eta 655727979 telefono zenbakira deituta (21:00etatik 23:00etara) edo mezu bat bidalita (Open + izena eta abizena + adina + kluba + Elo). Beste alde batetik, Derioko Xake Taldeak 10 urte bete ditu aurten eta legezko erabilerako seilua atera dute urteurrena ospatzeko.