Araba Euskaraz-era irteera

Aikor aldizkaria 2007ko mai. 31a, 16:46

Ekainaren 17an Araba Euskaraz izango da eta Mankomunitateak bertara joateko autobusa jarriko du. Irteeran izena emateko epea ekainaren 4tik 14ra bitartean (15:00ak arte) izango da bakoitzari dagokion udaletxean. Hala ere, derioztarrek Mankomunitatera bertara jo beharko dute. Irteerak 2 € balio du eta 3 €ko fidantza ere ordaindu beharko da. Fidantza ekainaren 18tik 24ra arteko astean bueltatuko da. Informazio gehiago hurrengo telefono zenbakian: 94 454 03 50.