Gurea Aretoak ateak zabaldu ditu

Aikor aldizkaria 2007ko eka. 1a, 14:02

Derioztarrek badute toki berria denbora librez gozarzeko: Gurea Aretoa. Hori duela hilabete eta erdi ireki zuten eta bertan hainbat jarduera antolatuko dira; zinea, antzerkia eta musika, euren artean. Zine-emanaldiak asteburuetan izango dira eta azken estreinaldiak eskainiko dituzte. Sarrera bakoitzak 3 € balioko du helduentzat eta 2,50 € haurrentzat. Beste alde batetik, Gurea Aretoaren musika-programazioan herriko taldeek izango dute lehentasuna. Aretoaren eraikitze lanetan 310.000 € inbertitu dira eta Bizkaiko Foru Aldundiak inbertsioaren %27 ipini du.