Institutuko ikasleak eurena defenditzen

Aikor aldizkaria 2007ko eka. 20a, 16:37

Testua eta argazkiak: Bestorrene

Derioko Institutuko irakaskuntza bereziko ikasleek (ZIG-SAT –ekoek, hain zuzen ere) negutegia eta lorategia egin eta zaintzea dute ikasgaitzat. Aurten, Derioko San Isidroko jaietan baten bat sartu eta dena hondatu zieten. Negutegia bota, lorategia apurtu... Hainbeste ahalegin eta lana momentu batean desegin zuten. Ondorioz dena berregin behar izan zuten. Hau ikusirik, institutuko ikasleen artean hurrengoa erabaki zuten: gertatutakoa salatu eta ikaskideei elkartasuna adieraztea sinadura bilketa bat zabalduz. Gazteek 500 sinaduratik gora lortu dituzte eta ikasleen ordezkaritza batek, irakasle batek lagunduta, Derioko udalean entregatu ditu bai sinadurak, bai gertatutakoa erakusten duten argazkiak. Kontutan hartuta ez dela lehen aldia hau gertatzen dena, ikasleek herriari arazoa jakinarazi gura diote, denon ardura dela erakutsiz eta beraien lana defenditu nahi dutela adieraziz.