Hilaren hasieran kamikaze batek gidatutako auto batek konboi turistiko baten kontra egin zuen Yemenen. Bost autok osatzen zuten konboia eta bertan 13 turista –horietatik zazpi Kataluniakoak ziren eta sei, euskaldunak- eta lau gidari yemendar joaten ziren. Atentatuan bederatzi hildako –zazpi turista eta gidari bi- eta sei zauritu izan ziren. Derioko Begoña Larrabeiti zaurituen artean egon zen. Emakumeak aurpegian eta besoan izan zituen zauriak.