Bizkaiko Nagusiekin XXXII. Bizikidetza Jardunaldia, Derion

Aikor aldizkaria 2007ko ira. 4a, 15:43
Irailaren 16an, domekaz, Bizkaiko Nagusiekin XXXII. Bizikidetza Jardunaldia izango da Derion. Ekitaldia Club Leones Bilbao antolatzen du urtero eta Derioko zahar-etxeak ospakizunarekin bat egin du aurten lehenengo aldiz. Jardunaldiak Derioko Udalaren laguntza izango du eta bertan Bizkaiko bederatzi zahar-etxek parte hartuko dute. Nagusiak 10:30ean ailegatuko dira Deriora eta Udal eta Bizkaiko Foru Aldundiko agintariek ongi etorria emango diete. Goizean zehar hainbat ekitaldi izango dituzte –meza eta bazkaria, haien artean- eta arratsaldean dantzaldia eta opari banaketa egingo dira, besteak beste. Club Leones Bilbao elkartea Espainiako Clubes de Leones federazioaren kidea eta The International Association of Lions Club elkartearen partaidea da. Azken hori Osasunaren Munduko Erakundearen aholkularia da, baita Nazio Batuen Erakundearen Batzorde Ekonomiko eta Sozialaren kide aholku-emailea ere.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).