Derioko Udalak musika ikasketak edo atzerrian ikastaroak egiten dituztenentzat diru-laguntzak eskatzeko epea urriaren 5ean zabalduko du. Eskaerak azaroaren 15era arte egin daitezke. Musika ikasketatzat Musika Eskola ofizialek eskaintzen dituztenak hartuko dira, eta atzerrian ikastaroak egiteko emango diren diru-laguntzak udako ikastaroak, graduondokoak, doktoretzak, masterrak eta abar egingo dituztenei zuzenduta daude.
Interesa dutenek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
• NANaren fotokopia.
• Ikasturteko matrikula ordaindu izanaren ziurtagiri originala eta fotokopia.
• Ikastaroa egin den zentroaren egiaztagiria. Bertan ikasleak ikastaroa gainditu
duen ala ez agertu beharko da. Baita eskaini diren eta ikasleak jaso dituen
eskola orduak ere.
• Eskabidearen orrian banketxearen izena eta kontuaren zenbakia argi eta garbi
agertu behar dira.
• Beste administrazio batzuetan eskatu edo eta lortutako dirulaguntzei buruzko
zinpeko aitormena.
Eskatzaileek Derion erroldatuta egon beharko dute eta, gutxienez, matrikulazio epea hasi eta ikasturtea bukatu arte eskolen %90ean parte hartu beharko dute. Musika ikasketak egiteko diru-laguntzak eskatzen dituztenak adin txikikoak izan behar dira.
Emango diren diru-laguntzen zenbatekoa horretarako aurrekontuan zuzendutako
kopurua eta eskatzaileen kopuruaren arteko zatiketaren araberakoa izango da.
Ikastaroaren ezaugarriak kontuan hartuko dira, baina emandako diru-laguntza
ez da inoiz ikastaroaren kostuaren ehuneko 50 baino handiagoa izango.
Derioko Udalak kasu bietan diruz lagundutako ikastaroen jarraipena egingo du
eta edozein unetan beharrezkoak izan daitezkeen azalpenak eska ditzake.