Urriaren 19an, barikuz, hasiera emango zio Derioko I. Merkataritza eta Ostalaritza Asteari, Danerik Paraje Derioko Zerbitzu eta Merkataritza Elkarte Profesionalaren, Derioko Ostalaritza Elkartearen eta Derioko Udalaren eskutik. Egun horretan dantzaldia izango da eta zapatuan pintxo lehiaketa egingo dute 19:00etatik 21:00etara bitartean. Era berean, Merkataritza Elkarteak antolatutako moda desfilea egongo da 20:00etan eta hori TeleBilbaoko Joseba Solozabalek aurkeztuko du.
Beste alde batetik, Zuhaitz Eguna eta Txakolin Eguna ospatuko dituzte domekan. Eguerdiko 12etan zuhaitzak landatuko dituzte Uribe Parkean eta egun osoan zehar pintxoak eta txakolina doan dastatzeko aukera egongo da Ostalaritza Elkarteko tabernetan.
Derioko I. Merkataritza eta Ostalaritza Astearen barruan pertsona
birentzako Karibera bidaia ere zozketatuko da. Derioko ostalaritza eta merkataritza elkarteko denda eta tabernetan erosten dutenek zozketan parte hartzeko txartela jasoko dute.