‘Ostiral kulturalak’ ekimena, Derion

Aikor aldizkaria 2007ko urr. 22a, 09:55
Derioko Udalak ‘Ostiral kulturalak’ ekimena jarri du martxan. Ekimenak udalerrian kultura eta aisiako ekitaldiak bultzatzea du helburu eta hilabetean behin jorratuko dute Gurea Aretoan, Larrabarri etxean edo udal frontoian, ekintza motaren arabera. ‘Ostiral kulturalak’ ekimenaren barruan hainbat esparru jorratuko dituzte: kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak eta dantza, esate baterako. Kepa Sojo euskal zinema-zuzendariaren El sindrome de Svensson filmak hasiera emango dio zikloari. Hori azaroaren 9an proiektatuko dute eta filma ikusi ostean, zuzendari eta aktore batzuekin solasean egoteko aukera izango da. Sarrerak aste honetan jarriko dira salgai Gurea Aretoan. Beste alde batetik, abenduan ‘La noche del humor’ ikuskizuna egingo dute eta urtarriletik aurrera zenbait kultura ekintza egingo dituzte zikloaren barruan: Historia de la radio hitzaldia, euskal kantautoreen emanaldiak eta gobernuz kanpoko erakundeekin batera antolatutako ekitaldiak, euren artean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).