Txorierriko enpresa bik ‘Lur barriak’ sari bana jaso dute

Aikor aldizkaria 2007ko aza. 6a, 13:03

Argazkiak: Ana Sonia Elorriaga

Derioko DERTECH Accesorios enpresari lehenengo saria eman diote ‘Lur barriak’ sarien aurtengo edizioan. Enpresa Koldo Picok, Violeta Fraguasek eta Rosa Fraguasek jarri dute martxan eta bideo-kontsoletarako marka propioko produktuen komertzializazioan eta banaketan aritzen dira. Beste alde batetik, Derioko Ainara Ileapaindegiak eskualdeko saria jaso zuen. Ainara Mendoza ileapaindegiaren buru da eta bezeroei dinamismoa, arintasuna, kalitatea eta prezio onak eskaintzen dizkie, besteak beste. Behargintza Txorierriren bidez sei proiektu aurkeztu dira ‘Lur barriak’ sarietara. Golardoa eskuratu duten beste eskualdeetako proiektuak hauek dira: Atuntxo zerbitzu nautikoak (Bermeoaldea), Fruteria Serbi Frutak (Mungialdea), Psikerlan (Erandio), Novelle (Getxo) eta Cyk Mantenimientos del Norte SL (Uribe Kosta). ‘Lur barriak’ lehiaketa Bermeoaldea, Erandio, Getxo, Leioa, Mungialdea, Txorierri eta Uribe Kostako Behargintzen ekimena da. Horrek eskualde bakoitzeko ekintzaileen artean enpresa-kultura bultzatzea, lanbideratze era berrien alde egitea eta enpresa berriak sustatzea ditu helburu. Aurtengo edizioaren sari banaketa Astrabuduako Josu Murueta Kultura Etxean egin da. Bertara lehiaketan parte hartu duten eskualdeetako alkateak, udal ordezkariak eta hainbat gonbidatu hurbildu ziren. Eusebio Larrazabal Lan eta Trebakuntzako foru diputatuak sariak eman zizkien irabazleei. Bere esanetan, sari horiek oso inportanteak dira enpresa berrien sortzea sustatzeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).