Derioko IV. Argazki Lehiaketan parte hartzeko lanak hilaren 30era arte aurkez daitezke

Aikor aldizkaria 2007ko aza. 6a, 14:05
Derioko Argazki Taldeak (DAT) Derioko IV. Argazki Lehiaketa jarri du martxan. Bertan argazkigintza atsegin duten guztiek parte hartu ahal dute eta lehiakide bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahalko ditu. Lehiaketaren gaia librea da eta argazkiak zuri-beltzezkoak ala koloretakoak izan daitezke. Argazkietan tratamendu informatiko guztiak onartuko dira, hala ere, teknika, inguratzea eta konposizioa baloratuko ditu epaimahaiak. Lanek gehienez 40 x 50 cm-ko neurria izango dute eta 40 cm zabal eta 50 cm altu duen kartoi batean itsatsita aurkeztu beharko dira. Atzeko aldean egilearen datuak jarriko dira: izena, telefono zenbakia, helbidea eta argazkilarien talderen batean badago, erakunde horren izena. Lanak Derioko Udal Liburutegian aurkez daitezke hilaren 30era arte. Sari banaketa abenduaren 15ean, 12:30ean, egingo da Larrabarri baserrian. Lan onenek argazki erakusketa bat osatuko dute eta hori egun horretan ere inauguratuko da. Epaimahaiak hiru sari emango ditu: 150 € eta diploma argazkirik onenari, 100 € eta diploma argazkirik originalenari eta 75 € Derioko partehartzaileek egindako argazkirik onenari. Partehartzaile bakoitzak gehienez sari bat jasoko du. Informazio gehiago, www.datfotoderio.com webgunean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).