HIESaren aurkako Bizkaiko hiru Gobernuz Kanpoko Erakundek –Asociación t4, Comisión ciudadana anti-Sida de Bizkaia eta Itxarobide Elkartea- gonbidatu dute Derioko Udala HIESaren aurkako III. Kultura Astean parte hartzera. Ondorioz, herrian gaixotasun horren gaineko erakusketa bi ikusteko aukera izango dugu.
Lehenengoak “Imagenes contra el SIDA†du izena eta bertan nazioarteko hainbat artistak HIESari buruz duten ikuspuntua azaltzen da. Erakusketa azaroaren 25era arte egongo da kiroldegian.
Mundu mailan hainbat kontzientziatze-kanpaina egin dira HIESaren kontra eta horietako batzuk “SIDA 20 años de comunicación†erakusketan jaso dituzte. Erakusketa Plan Internacional Fundazioarena da eta abenduaren 3ra arte izango da ikusgai herrian.
Beste alde batetik, Udalak 1.000 preserbatibo pack banatu zituen astelehenean herritarren artean. Ekimen horrek derioztarrak prebentzioaren garrantziaz jabetzea zuen helburu. Era berean, bihar HIESa duten Afrikako umeen gaineko laburmetraia emango dute arratsaldeko 7etan Gurea Aretoan eta horren ostean, hitzaldia egingo dute.