Derioztarrek HIESaren aurkako III. Kultura Astean hartu dute parte

Aikor aldizkaria 2007ko abe. 12a, 15:31

Bizkaiko hiru Gobernuz Kanpoko Erakundek (GKE) –Asociación T4, Comisión ciudadana anti-Sida de Bizkaia eta Itxarobide Elkartea- HIESaren aurkako III. Astea antolatu zuten azaroaren 21etik urtarrilaren 1era bitartean. Derio aste horretan parte hartzera gonbidatu zituzten udalerrietarikoa izan zen. Udalak 1.000 preserbatibo pack banatu zituen herritarren artean. Ekimenak derioztarrak prebentzioaren garrantziaz jabetzea zuen helburu. Horrezaz gainera, erakusketa bi ikusteko aukera egon zen Derion, eta Elsa Fuente UNICEF-eko Euskal Herriko arduradunak hitzaldia eman zuen. Hitzaldian HIESa duten Afrikako umeen egoera azaldu zuen.