Doyan taekwondo taldeak emaitza onak izan ditu Euskadiko Txapelketan

Aikor aldizkaria 2007ko abe. 12a, 15:33

Abenduaren 1ean Euskadiko Taekwondo Txapelketa junior mailan egin zuten Etxebarrin. Derioko Doyan gimnasioko June Gonzalezek lehenengo postua lortu zuen pisu ertain kategorian eta Aimar Lipategik pisu arin kategorian irabazi zuen. Beste alde batetik, Ander Bilbao hirugarrena lotu zen erdi-ertain kategorian.