Errege Magoek 600 opari baino gehiago banatuko dituzte Derion

Aikor aldizkaria 2008ko urt. 4a, 14:31

Zapatu arratsaldean Gasparrek, Melchorrek eta Baltasarrek Derio bisitatuko dute. Kabalgatan 100 lagun baino gehiagok parte hartuko dute errege-segizioarekin batera. Erregeak San Isidro elizatik atera, eta San Migel, Uribe eta Mungialde auzoetatik, Larrabarri Etxetik eta Gernikako Arbola eta Euskal Herria kaleetatik egingo dute ibilaldia. Kabalgatari arratsaldeko 6etan emango zaio hasiera, eta Lander Aiarza Derioko alkateak 7:15ean harrera egingo die Erregeei. Udaletxeko balkoitik plazan bildutako umeak eta gurasoak agurtuko dituzte eta horren ostean, 650 oparitik gora banatuko dituzte txikienen artean. Era berean, 300 k karamelu bananduko dituzte. Derioko errege-kabalgatak 12. edizioa beteko du aurten, eta bertan herriko hainbat kultura taldek parte hartzen dute: Sutondoan, Zikloturista Taldeak, Argazki Taldeak, Aeromodelismo Taldeak, Gaztelekuko lagunek eta Ludotekako ume nagusiak, hain zuzen ere. Antolatzaileek ekitaldiak 2.000 pertsona baino gehiago batzea espero dute. Zifra horrek Mungialde eta Txorierriko errege-kabalgatarik arrakastatsuenetariko bat bihurtzen du.