Euskadiko txapelduna

Aikor aldizkaria 2008ko urt. 22a, 09:21

June Gonzalezek Euskadiko Taekwondo txapelduna izatea lortu du. / Testua eta argazkia: Eder Merino

Abenduaren 1ean Euskadi Taekwondo Txapelketa izan zen Etxebarrin junior mailan. Derioko Doyan gimnasioko June Gonzalezek (14 urte) irabazi zuen 63 kilo baino gehiagoko kategorian eta emakumeen atalean. Bere esanetan, txapelketa harrigarria izan da; June Espainiako txapelduna ere  izan da, eta horrek dakarren segurtasunak lagundu zion. Bere kategorian txapelduna izan zela jakin ondoren, poza izan zen nabarmen eta eguneroko ikaskuntzak ekarritako emaitza onekin gogoratu zen. Hori gutxi ez balitz, egunero gehiago ikasteko grinak aurrera jarraitzera animatu du. Orain, Espainiako Txapelketari dago begira, eta euskal selekzioarekin hasi da entrenatzen larunbat eta igandeetan. Izan ere, gutxi arte astean hiru egunez egiten zituen entrenamenduak, baina Espainiako Txapelketa otsailean izango da, eta data hain gertu izanik, entrenamenduak 4 ordu luzatu dira asteburuan. Junek Olinpiadetara ailegatzea du helburu nagusia. Zorte on!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).