Ipuin Lehiaketako sariak ostiralean banatuko ditu Mankomunitateak

Aikor aldizkaria 2008ko ots. 6a, 11:47

Mankomunitateak Txorierriko X. Ipuin Lehiaketa antolatu zuen abenduan. Sariak ostiral arratsaldean banatuko dituzte Derioko Larrabarri baserrian. Sari-banaketan saio bi egingo dituzte: lehenengoa 7 urtetik 9 urtera bitarteko umeei (A eta B kategoriak) izango da zuzenduta eta arratsaldeko 5:30ean hasiko da; bigarrena 10 urtetik gorakoentzat (C, D eta E kategoriak) antolatu dute eta 18:30ean hasiko da. Saio bietan ipuin kontalari batek eta ilustratzaile batek parte hartuko dute.