Disneyland Parisera bidaia egingo dute Derion

Aikor aldizkaria 2008ko otsailaren 18a

Derioko Udalak Disneyland Parisera bidaia antolatu du martxoaren 18tik 24ra bitartean. Bidaiak 285 euro balio du eta prezioaren barne hauek daude: autobusa, joan-etorriak eta turista-mailako hotel batean bost gau ematea osatu- eta gosari-erregimenean. Izena Barceló Bidaiak agentzian eman behar da. Bertan ere informazio gehiago eskura daiteke.