Atzo Bizkaiko Ercoreka Irekiaren finala jokatu zen Derioko Frontoian. Bertan Antxia eta Garmendia pilotariak norgehiagoka aritu ziren Bengoetxea VII eta Gorritiren aurka (aurretik emandako informazioan akatsa izan genuen eta Lasa eta Altunaren aurka arituko zirela esan genuen). Lehenengoek joko biak irabazi zituzten: 10-6 eta 10-8, hain zuzen ere.
Beste alde batetik, finala baino lehen beste pilota partida bat izan zen Amarikak eta Larramendik osatutako bikote eta A. Gomez eta Zabala bikotearen artean. Gomezek eta Zabalak 0-10 eta 6-10 irabazi zuten.