Derioko Udalak eta Sutondoan herriko emakumeen elkarteak ekitaldi sorta zabala antolatu dute martxoaren 4tik 8ra bitartean, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Astean zehar hitzaldiak, antzerkia, herri bazkaria eta elkarretaratze isila egingo dituzte “Berdintasunaren alde urrats tinkoa†lelopean.
Ekitaldi nagusia bihar izango da. Larrabarri baserrian “Gizonak eta emakumeak, berdintasunaren alde†hitzaldia egingo dute arratsaldeko 8etan. Hitzaldia Julio Ibarrak zuzenduko du, eta partehartzaileak hauek izango dira: Julian Iantzi aurkezlea, Aitor Elizegi sukaldaria, Ainhoa Garcia Bilbovision telebistako aurkezlea, Carlos Silveira moda diseinugilea eta Magdalena Mugica Mujer S XXI elkarteko presidentea. Ibarrak gonbidatuak elkarrizketatuko ditu eta horren ostean, tertuliari ekingo diote. Larrabarri baserriraino hurbiltzen direnek ere tertulian parte hartzeko aukera edukiko dute. Horrezaz gainera, Maite Bolunburu berdintasun zinegotziak Udalaren berdintasun politikak aurkeztuko ditu.
Ekitaldiak derioztarrek genero berdintasunaren gaineko hausnarketa egitea du helburu.