Bihar Antzerkiaren Nazioarteko Eguna izango da eta Derioko Udalak bat egingo du ospakizun horrekin. Martxoaren 28an, barikuz, La Trouppe de Mercedes lana antzeztuko dute arratsaldeko 8etan Gurea Aretoan.
Antzezlana David Valdevirak zuzendu du eta protagonistak Salva Alonso, Mentxu del Cid, Begoña Hernandez eta Vevi Mateos dira. Lau emakume horiek nekatuta daude gauzak esaten zaien moduan egiteaz eta jendez betetako antzokia bahitzea erabaki dute.