Ekitaldi sorta zabala antolatu dute Derion hil honetan. Horrela, apirilaren 11an, barikuz, Ainhoa OT saioaren bigarren edizioaren irabazleak disko berria aurkeztuko du Gurea Aretoan. Aurkezpena iluntzeko 9.30ean izango da.
Hurrengo egunean, zapatuz, truke azoka egingo dute Sollube kalean 11:00etatik 14:00etara. Azoka Santzoka gazteen elkarteak antolatu du.
Apirilaren 19an eta 20an, zapatuz eta domekaz, Laiñomendi dantza taldearen 18. urteurrena ospatuko dute. Zapatuan kalejira eta herri bazkaria edukiko dituzte, besteak beste; eta domekan Udaberriko euskal dantzen agerraldia eskainiko da Institutuko patioan.
Azkenik, apirilaren 25ean, barikuz, film laburren emanaldia egongo da Tximintx euskara elkartearen eskutik. Emanaldia iluntzeko 8etan egingo dute Gurea Aretoan.