Port Aventurara joango dira maiatzeko zubian

Aikor aldizkaria 2008ko api. 8a, 08:46

Derioko Udalak Port Aventurara bidaia antolatu du maiatzaren 1eko zubirako. Deriotik apirilaren 30ean atera eta maiatzaren 4an bueltatuko dira. Bidaiak 195 euro balio du eta prezioaren barruan hauek daude: joan-etorria autobusean, hiru egun pentsio osoko erregimenean Jaime I hotelean eta Port Aventura parkerako sarrerak (2 egun). Informazio gehiago Barceló Bidaiak agentzian lor daiteke. Bertan ere egin behar da izena ematea.